Skip to content

Innovamat egiten duten ikasleen matematika-gaitasuneko proben emaitzak % 11 hobeak dira

innovamat competencies basiques

Innovamatekin matematika egiten duten ikasleen errendimendua %11 hobea da matematika-gaitasuneko proba estandarizatuetan. Hala erakusten du Vertex taldeak, gure matematika-didaktikaren ikerketa taldeak, sustatu duen EQUAL (Luzetarako ebaluazio-koadernoen azterketa) ikerketak. Piramide taldeak lankidetza-hitzarmenak ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin (UAB), Rovira i Virgili Unibertsitatearekin (URV), Bartzelonako Unibertsitatearekin (UB) eta D’EP Institut-ekin.

Hasiera-hasieratik, gure curriculum-proposamen osoa hezkuntza-erakunde ospetsuen ikerketan oinarrituta garatu dugu, besteak beste, ondorengoetan: Utrechteko Unibertsitatea, Cambridgeko Unibertsitatea, ELGA eta Estatu Batuetako Matematikako Irakasleen Kontseilu Nazionala (NCTM). Horrez gain, ikertzaile talde bat dugu gure hezkuntza-proiektua ebaluatzeko. Ildo horretan, funtsezkoa da hezkuntza-proposamenak test estandarizatuen bidez baliozkotzea, irakasteko eta ikasteko moduak ikasleentzat eraginkorrak eta onuragarriak direla ziurtatzeko. Hori dela eta, Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailak diseinatutako oinarrizko gaitasunen probetan Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek lortutako emaitzak aztertu nahi izan ditugu Innovamaten. Ikasleek Lehen Hezkuntza amaitzean duten gaitasunen lorpen mailaren adierazle dira proba horiek, eta lortutako emaitzak aztertu nahi izan ditugu, Innovamat erabiliz ea hobetzen diren ikusteko.

Ikerketaren emaitzen arabera (hemen zehatzago kontsulta ditzakezu), Innovamat erabiltzen duten ikasleek % 6 eta % 11 arteko errendimendu handiagoa erakusten dute probetan ebaluatutako eduki-bloke guztietan: “Zenbaketa eta kalkulua”, “Espazioa, neurria eta datuen adierazpen grafikoa”, eta “Erlazioak eta aldaketa”. Horrek erakusten du gure proposamena, matematikako gaitasunak modu praktikoan eta parte-hartzea sustatuz lantzen dituena, eraginkorra dela matematikako errendimendua hobetzeko, inolako edukirik sakrifikatu gabe.

EQUAL (Luzetarako ebaluazio-koadernoen azterketa)

EQUAL ikerketaren helburua Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailak diseinatutako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako oinarrizko gaitasunen proben emaitzak aztertzea da, gaitasunen ebaluazioan eta edukiak barneratzerakoan eragina duten aldagaiak zehazteko.

Horretarako, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleen oinarrizko gaitasunen proben emaitzak aztertu ditugu, matematika Innovamatekin egiten dutenen eta ez dutenen errendimendua alderatuz. Gutxi gorabehera 20 ikastetxetako 1000 ikasleren emaitzak aztertu dira, eta lagina bi taldetan banatu da: batetik, seigarren mailan Innovamat egiten duten 10 ikastetxe, eta, bestetik, egiten ez duten beste 10.

Beheko grafikoan eta taulan ikusiko dugu Innovamat egiten duten haurrek % 6 eta % 11 arteko errendimendu handiagoa dutela oinarrizko gaitasunen proben eduki-bloke guztietan. Alde horiek nabarmenak dira “Zenbaketa eta kalkulua” blokearen kasuan, eta aldeen magnitudeak (eragin-neurriak) moderatuak dira. Datuei erreparatuko diegu, eta, jarraian, komentatu egingo ditugu.

Competencias básicas eu

Tabla de contenidos eusk

Datuen analisi teknikoa

Mann-Whitney-ren U hipotesiaren aldebiko proba egin dugu, % 5eko I motako errorearekin. Elkarren arteko aldea zoriak eragindakoa izatearen probabilitatea adierazten dute taulako p-balioek (gure datuen arabera) . Balio hori “Zenbaketa eta kalkulua” blokean 0,05 baino txikiagoa denez (I motako errorea), hipotesi hau onar dezakegu: behatutako aldeak ez dira zoriaren ondorio. Horrez gain, joera handia ikusten dugu “Espazioa, neurria eta adierazpena” eta “Erlazioak eta aldaketa” blokeetan. Eragin-neurriak aldearen magnitudea neurtzen du eta Cohen-en d erabiliz kalkulatu da: 0,5etik gorako balioa eragin-neurri ertaintzat hartzen da. Laburbilduz, p-balioarekin aldeak zoriaren ondorio izan daitezkeen ala ez ikusiko dugu, eta, eragin-neurriekin, nolako handiak diren alde horiek.

Probaren emaitzak hiru eduki-bloketan banatzen dira: “Zenbaketa eta kalkulua”, “Espazioa, neurria eta datuen adierazpen grafikoa” eta “Erlazioak eta aldaketa”. Puntuazio gisa, ikasleek probako item bakoitzean ondo egindakoen batez bestekoa erabili dugu, eta ikastetxearen konplexutasun ofizialaren arabera haztatu dugu. Hezkuntza Sailak Katalunia osoan konplexutasun ezberdineko ikastetxeetan zuzen erantzundakoen batez besteko emaitzak ditu eskuragarri, eta guk emaitza horiek erabili ditugu zuzenketa hori egiteko.

Katalunian neurketa egiteko test estandarizatu hori erabiltzen denean, ikerketaren emaitzek erakusten dute Innovamaten curriculum-proposamena erabiltzeak matematikako errendimendu akademikoa hobetzen laguntzen duela. Horrek gure ikuspegia indartzen du: matematika gaitasunetan oinarrituta lantzeak, hala nola manipulazioa eta berdinen arteko elkarrizketa erabiliz, argudiatzeko edo problemak ebazteko gaitasunari garrantzia emanez eta eduki guztiak barne hartuz, irakasleen eta ikasleen motibazioa areagotzeaz gain (hala adierazten baitute gure urteroko inkestek), errendimendua nabarmen hobetzen du horrelako test estandarizatuetan.

Ikerketa Innovamaten

Innovamat hasieratik matematikaren didaktikari buruzko ikerketa akademikoan oinarritu da. Gure curriculum-proposamena garatzeko ondorengo iturri garrantzitsuetatik edan dugu: Utrechteko Unibertsitateko Freudenthal Institutua (Herbehereak), Cambridgeko Unibertsitatearen NRICH proiektua, ELGAko PISA esparrua eta Estatu Batuetako Matematikako Irakasleen Kontseilu Nazionala (NCTM).

Gainera, adituez eta erreferenteez osatutako ikerketa talde bat dugu, eta gure hezkuntza-proposamenaren eraginkortasuna eta eskaintzen ditugun baliabideak ebaluatzeko azterketak eta azterlanak egiteaz arduratzen dira. Horrez gain, Vèrtex eskolak ere baditugu: ikastetxe horiek zorroztasun zientifikoarekin konprometituta daude eta, Innovamat egiten duten edo ez alde batera utzita, Piramide taldeak bultzatutako proiektu eta ikerketetan parte hartzen dute, eta ikasleei buruzko emaitza eta ondorio pertsonalizatuak lortzen dituzte. Helburua argitalpen zientifikoen bidez egindako aurkikuntzak partekatzea eta matematikaren didaktikari eta ikaskuntzari buruz ikasten jarraitzea da.

Authors

Entrades recents

  • TIMSS probaren emaitzetan, ba al dago alderik gelan Innovamaten proposamena erabiltzen duten eta ez duten ikasleen artean?

    Gure ikerketa-taldeak bi ikerketa egin ditu Mexikon eta Katalunian, Innovamat erabiltzeak eta TIMSS proban emaitza onak lortzeak loturarik baduten azt…

  • Errendimendua, motibazioa eta antsietatea matematikan. Zein da haien arteko erlazioa?

    Positiboa al da matematikako azterketa baterako ikasteagatik eta burutzeagatik estresatzea eta kezkatzea? PISA 2022ko emaitzek alarma guztiak piztu zi…

  • Matemàtiques i STEM

    Lantzen al dugu matematika STEM jardueretan?

    Hezkuntzaren munduan, STEM siglek (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) indar handia hartu dute azken urteotan. Diziplina anitzeko ikusp…

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.