Skip to content

Vèrtex eskolak, irakatsi eta ikasi

escola-vertex

Innovamaten izugarri gustatzen zaigu ikastea. Etengabe ari gara aztertzen, behatzen, neurtzen eta gure inguruan didaktikarekin eta ikasketarekin lotuta dagoen guztia erregistratzeko modu berriak aurkitzen. Hori dela eta, ikerketarako talde bat dugu, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin, Bartzelonako Unibertsitatearekin eta Rovira i Virgili Unibertsitatearekin elkarlanean dabil; ikerketa-proiektu ezberdinak aukeratzen eta egiten dituzte.
Egun, aipaturiko proiektuak, besteak beste, eskola-errendimendura, ikasleen motibaziora eta matematikak ikasteko zailtasunetara bideratuta daude. Guztiek gauza komun bat dute: Vèrtex eskolak.

Ikerketa zientifiko zorrotz eta kalitatezkoarekin konprometituta

Vèrtex eskolak komunitate lider bateko partaide diren zentroak dira, eta matematikaren didaktikaren inguruko ikerketan lagundu nahi dute. Ikastetxe horiek Innovamat egiten dute (edo ez), eta interesa agertu dute proiektu desberdinetan parte hartzeko.
Komunitate horren parte direnak jakinaren gainean daude zer ikerketa ari diren egiten, eta zeinetan hartu nahi duten parte aukera dezakete. Eskola hauen parte-hartzea borondatezkoa da. Horrek emaitzak eta ondorio pertsonalizatuak eskuratzeko aukera ematen die parte-hartzaileei.

Helburua argitalpen zientifikoen bidez aurkitutakoa partekatzea da, eta matematiken didaktikari eta ikaskuntzari buruz ikasten jarraitzea. Gehiago jakin nahi baduzu, idatzi recerca@innovamat.com helbidera, eta lagundu ikasten jarraitzen!

  • Eudald Correig

    Eudald Correig Fsikan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean; Fisika Teorikoan eta Matematikoan masterra du Utrechteko Unibertsitatean, eta graduondokoa Soken Teorian Kaliforniako Uniberstitatean Santa Cruzen. Adimen Artifizialean egin du lana, hain zuzen ere, kognizioari eta ikasteko zailtasunei aplikatuta. Egun, Rovira i Virgili Unibertsitateko Medikuntza graduko irakasle elkartua da, eta Innovamateko ikerketa saileko zuzendaria.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.