Skip to content

Innovamat metodoak funtzionatzen al du?

mètode innovamat
Innovamat ez da metodo bat. Metodo bat izateko, gauzak egiteko bide bakarra eta itxia proposatu beharko genuke. ABN (gaztelaniazko Algoritmos Basados en Númerosen siglak) metodoa, Montessori metodoa edota Singapur metodoa adibide interesgarriak dira. Guk, ordea, matematikak modu irekian ulertzen ditugu (bada bizitzarik zenbaketa eta kalkulutik edo geometriatik harago!). Esperientzia handiko irakasleak gara, eta, ikerketatik abiatuta, hainbat baliabide ekartzen ditugu eskoletara matematikak gaitasunetan oinarrituta irakatsi eta ikasteko. Bestela esanda, ikasleek, deus ulertu gabe dena errepikatzearen poderioz buruz ikasi beharrean, ulertzearen poderioz ikas (eta gogoan gorde!) dezatela. Gure oinarri teorikoek matematiken didaktikaren alorreko puntako ikerketak hartzen dituzte abiapuntutzat. Are gehiago, gure aditu taldean etapa guztietako didaktikan doktore diren adituak ditugu, bizitza erdia ikasgeletan eta beste erdia ikerketa akademikoan eman dutenak. Hona hemen guretzat oso garrantzitsuak diren lau iturri:
Azken boladan, artikulu bat argitaratu dugu UNO: Revista de didáctica de las matemáticas aldizkarian. Bertan, gure oinarri didaktikoak azaldu eta sustatzen ditugu. Era berean, gure ideia eta jarduerak hezkuntza matematikoari buruzko kongresu garrantzitsuenetan aurkezten ditugu, maila nazionalean (C2EMJAEM) zein nazioartean (ICMEEECERANCTM). Horri esker, egiten dugun guztia proban jartzen dugu munduko aditu nagusienen aurrean, eta horrek, aldi berean, sareak eratzeko aukera ematen digu, alorrean egiten diren aurrerapen esanguratsuen berri izateko. Curriculumari erreparatzen badiogu, Kanada, AEB, Erresuma Batua, Australia, Danimarka edota Herbehereetako dokumentu ofizialen joera berari jarraitzen diogu. Herrialde horietan guztietan ikerketak egin dira, eta frogatuta geratu da gaitasunetan oinarritutako ikasketak ezagutza sendoagoak, elkarlotuagoak, kritikoagoak eta iraunkorragoak sortzen dituela. Baina, zientzia guztietan gertatzen den eran, aurkikuntzak ez dira sekula amaitzen! Beti izango dugu joera indartuko edo sendotuko duten ebidentzia berriak eskaintzeko aukera. Horregatik sortu dugu Prámide taldea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin eta Universidad Rovira i Virgili unibertsitatearekin lotutako ikertzaileek osatutako talde bat. Talde horren helburua ikastetxeekin elkarlanean ikerketak proposatzea eta gauzatzea da. Hortik sortu dira, hain zuzen ere, bi doktorego-tesi (garapen bidean) eta Vertex Eskolen proiektua (ikerketarekiko konpromisoa hartu duten hainbat ikastetxez osatutako sarea). Horrela bakarrik, ikerketa akademikoa ikasgelarekin uztartuz, lortuko dugu zientzia hau garatzea eta, batez ere, ikasleek matematikak ikasteko eskuragarri dituzten baliabideak eta baldintzak hobetzea.
  • Albert Vilalta

    Formazioz ingeniaria da, eta matematikako irakaslea bokazioz. Gaur egun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta matematikaren didaktikako doktoretza amaitzen ari da. Unibertsitateko lana irakasleen formakuntzarekin eta, batez ere, Innovamateko didaktikako sailean ikerketa-, komunikazio- eta kontzeptualizazio-ardurekin uztartzen du.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.