Skip to content

Zer da matematikak lantzea Innovamatentzat?

matemàtiques-innovamat

Bost bider bat, bost. Bost bider bi, hamar. Bost bider hiru, hamabost. Ezaguna egiten?

Innovamaten, uste dugu matematikak lantzea biderkatzeko taulak buruz ikasi eta algoritmoak mekanizatzea baino askoz ere gehiago dela. Zera da, ereduak bilatzeko gai izatea, mundua hobeto ulertu ahal izateko. Matematikak problemak ebazteko estrategiak hobetzeko modu bat direla ulertzea, arrazoitze-, komunikatze- eta adierazpen-prozesuak barne hartzen baitituzte. Eta, noski, baita ezagutza munduarekin lotzea ere, bai matematiken alorraren barnean, bai hartatik kanpo.

Eta are gehiago: konbentzituta gaude matematikak guztiontzat direla; ez modu berean, aniztasun-egoeren kudeaketari buruzko artikulu honetan azaltzen dugun eran, baina bai guztiontzat. Ikaslea nolanahikoa izanda ere, denek dute lekua.

Matematikak eta trebetasun sozioafektiboak

Guretzat, matematika-eskolak zera dira, zelai emankorra. Haietan, trebetasun sozioafektiboak hazten dira. Ispilua bailitzan, etsipena nola kudeatzen dugun, hanka sartzen dugunean horrek gure autoestimuari edo geure buruari buruz dugun kontzeptuari nola eragiten dion, edo erresilientzia nola lantzen dugun erakusten zaigu.

Eskola-orduak benetan emankorrak izan daitezen, mekanizazioari eta opakutasunari muzin egin behar diegu, eta, ostera, manipulazioari, eztabaidari eta gardentasunari tokia egin. Akatsak eskuak zabalik hartu behar ditugu, eta zertan egin dugun huts eta zergatik ulertu. Izan ere, horrela, aurrera egiten lagunduko digute. Horrela, beren ahalmena garatzen laguntzen diegu ikasleei. Horrela, giza arimaren inguruko ezagutza sakonago baterantz eramaten gaituzte matematika-eskolek.

Author

  • Pompeu Fabra Unibertsitatean Giza zientziak eta Kazetaritza ikasi ditu. Literatura klaseak eman ditu Bartzelonako eta New Yorkeko institutuetan. Gaur egun, irakaskuntzan eta curriculum-koordinazioan dabil L’Horitzó ikastetxean (Bartzelona), eta El viaje de Sam saileko gidoiak idazten Innovamaten. 2014an Carlemany saria irabazi zuen Coses que no podrem evitar (Columna) gazteentzako eleberriarekin.

    View all posts

Entrades recents

  • Nola susta dezakegu arintasuna matematikako ikasgelan?

    Badakigu matematika eragiketak egitea baino askoz gehiago dela, baina ezin dugu ahaztu eragiketak oinarri-oinarrizkoak direla matematikan. Beraz, zer…

  • Noiz eta nola sartzen dira haurrak zenbakien munduan?

    Maria Antònia Canalsek zioen ia ezinezkoa dela esatea noiz sartzen diren haurrak zenbakien munduan. Hala ere, haurtxoekin egindako ikerketari esker (A…

  • Matematikaren ikaskuntza sustatzeko 5 galdera eta erantzun!

    Beharrezkoa da biderkatzeko taulak buruz jakitea? Matematikan ahalegina sustatu behar da? Praktikatzea garrantzitsua da? Askotan egiten dizkiguzue hal…

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.