Skip to content

Innovamaten inguruan maiz egiten diren galderak

Innovamat faqs

Matematika hezkuntza eraldatzeko, funtsezkoa da familiek informazioa izatea eta ikasgelan gertatzen denarekin lerrokatuta egotea.

Hori dela eta, ikastetxeek eta familiek Innovamaten inguruan gehien egiten dizkiguten galderak bildu ditugu.

Galderok irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, guri buruz gehiago jakiteko:

Zer da Innovamat?

Manipulativo material Innovamat 2017an sortu zen, ikasgelan matematikaren ikaskuntza eraldatzeko eta matematikak gaitasunetan oinarrituta lantzeko curriculum-proposamen osoarekin. Proposamen horrekin, ezagutza matematikoa eraikitzen dugu manipulazioaren, esperimentazioaren eta ikasgelako elkarrizketaren bidez.

Irakasleak eta didaktikan adituak gara, eta garai hartan egungo ikerketan eta irakasleen esperientzian oinarritutako proposamen baten beharra geneukan; hortik sortu zen Innovamat.

300 pertsona baino gehiagoko taldea gara, eta elkarrekin lan egiten dugu proposamena diseinatzeko eta, prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatuarekin, proiektuarekin bat egin duten munduko 1800 eskola baino gehiagori laguntzeko.

Nola lagun diezaioket etxean nire seme/alabari?

Hasteko, laguntzeko premia hori nondik datorren galdetu behar diozu zeure buruari. Ezer baino lehen, ikastetxearekin hitz egitea gomendatzen dizugu. Irakasleek prestakuntza didaktiko espezifikoa dute; beraz, haiek dira egokienak haur bakoitzaren behar akademikoak zein diren zehazteko.

Gainera, ezinbestekoa da ikasleak eskolan ikasten duenaren eta etxean lantzen duenaren edo transmititzen diogunaren artean lotura eta koherentzia egotea. Bestela, arriskua egon daiteke bai ikasgelako aurkikuntza eta elkarrizketa uneak zapaltzeko, bai haurrak eskolan ikasten ari direnarekin kontraesanean dauden mekanismo tradizionaletan erortzeko.

Gu ere gurasoak gara, eta ulertzen dugu une jakinen batean beharrezkoa izan litekeela prozeduraren bat praktikatzen laguntzea, batez ere oinarrizko eragiketa aritmetikoak mekanizatzeaz ari garenean. Dena den, beti ziurtatu behar dugu etxean praktikatzen dugun hori aurrez eskolan deskubritu eta eraiki dela.

Hori horrela, honako hau aurkituko duzu gure webgunean:

  • Ikasleek kalkuluak egiteko erabili ohi dituzten estrategia batzuk azaltzen diren bideoak. Ikasleak ikasgelan estrategiok deskubritu eta landu ondoren, etxean praktikatu eta sendotu ditzakezue.
  • Ikasturte hasieran egin genituen familientzako mintegiak, Innovamaten proiektua eta zure seme-alabek ikasgelan nola ikasten duten ulertzen lagunduko dizutenak.

Bideo horiek haurrei laguntzen hasteko abiapuntu izatea espero dugu.

Zergatik ez ditugu Innovamaten guk ikasi bezala ebazten eragiketak?

Eragiketa aritmetikoak idatziz adierazteko eta ebazteko modu tradizionalak (gehienok ikasi genuenak) mekanizazioa eskatzen zuen emaitza zuzena lortzeko. Horren ondorioz, askotan, ez genuen ulertzen zer ari ginen egiten.

Lehen, helburua emaitza arin lortzea zen. Orain, ordea, eragiketa berbera ebazteko hainbat estrategia aurkitzean eta lantzean zentratzen gara. Horri esker, ikasleek une oro egiten dutena uler dezakete, eta horrela, matematikarako gaitasuna garatzen dute beren ikaskuntza-erritmoak errespetatuz.

Behin eragiketa bat ulertu dutela ziurtatu ondoren, algoritmo tradizionala ere irakasten diegu, baina ulertuz.

Zergatik erabiltzen ditugu pantailak Innovamaten proposamenean?

Innovamaten teknologiaren erabileraren aldeko apustua egiten dugu (hezteko helburuarekin), baina bere neurrian, noski. Astean minutu batzuk eskaintzen dizkiogu App-ari ikasleek sistematikoki praktika dezaten.

Erabaki hori bi puntutan oinarritzen da:App Innovamat

  • Pantailak gure bizitzaren parte dira aisialdiko eta laneko inguruneetan. Errealitate hori ezkutatzen badiegu adingabeei, arriskua sor liteke, teknologia hori deskubritzen dutenean ez dituztelako tresnak izango modu arduratsuan erabiltzeko. Gure ustez, beraz, haurrek eskolan pantailak kontzienteki kudeatzen ikas dezakete, eta izan ditzaketen hezkuntza-erabilerekin ohitu daitezke. Gainera, curriculum ofizial gehienek gaitasun digitalaren garapenari garrantzi handia ematen diote.
  • Teknologia irakaskuntza errazteko giltza da. Innovamat App-ak zuzenketak denbora errealean egiten ditu, eta horrek ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera ematen du: ikasleak akatsen bat egiten badu, app-ak didaktikoki pentsatuta dauden laguntzak ematen dizkio, eta hori zaila izango litzateke kudeatzea ariketa berbera gelan arkatza eta paperarekin egiten ariko bagina.

Nola lantzen da matematika Innovamatekin?

Gero eta irakasle gehiagok sustatzen dute beren ikasleen artean matematikarako gaitasuna. Curriculumeko edukiak ez dira nahikoa: matematikekin aritzeko modu bat, matematikaren ardatz diren prozesu batzuk (problemak ebaztea, arrazoitzea, argudiatzea, ideiak lotzea, komunikatzea eta adieraztea) transmititzeak ere bere balioa duela ulertu dugu, prozesuok edukia bera bezain garrantzitsuak baitira. Hori dela eta, ikasleek matematikarako gaitasuna garatzea nahi dugu pixkanaka kontzeptuak deskubritu eta eraikitzen dituzten bitartean, manipulazio bidez, kontzeptuak ulertu, finkatu eta aplikatzeko. Hau da, ikasleek estrategia iraunkorrak eta espiritu matematiko kritikoa gara dezaten arduratzen gara.

Hona hemen adibide bat: zatiketaren algoritmo tradizionala menderatzeak ez du esan nahi zatitzen jakitea. Zer zentzu du gaur egun ahalegin guztiak horrelako algoritmoetan jartzeak? Horietatik hasi beharrean, zatiketetara honela hurbil gaitezke: objektuak multzokatu eta bana ditzakegu hasteko, eta, ondoren, solasean has gaitezke, eta solasaldia gidatu estrategien inguruan hitz egiteko eta algoritmo garden batera iristeko. Behin zatiketaren esanahia ulertu ondoren, nahikoa denbora izango dugu algoritmo trinko bat ikasteko (tradizionala, adibidez) eta praktikatzeko. Aldi berean, beste hainbat gaitasun garatu behar dira, hala nola iritzirako kalkulua, buruzko kalkulua, kalkulagailua erabiltzea eta zer kalkulu mota den egokiena aukeratzeko irizpidea. Gure proposamenak xehetasun horiek guztiak jasotzen ditu, kalkuluak egitetik harago, eta gure ideiak ikerketak eta gure irakaskuntza-esperientziak agintzen dutenaren arabera oinarritzen dira. Gakoa ikasleei matematikekin aritzeak zer esan nahi duen transmititzea da, eta, horretarako, honako hau proposatzen dugu: irakaslea gidari izanik, ikasgelan problemak ebazteko testuingurua sustatzea, manipulazioa eta berdinen arteko solasaldia ardatz dituena. Horrela, ikasteko aukerak sustatzen dira, ikasleek curriculumeko edukiak eta matematikarako gaitasuna gara ditzaten.

Ba al dago Innovamaten proposamenak funtzionatzen duen frogarik?

Innovamateko didaktika taldean beti pentsatu, diseinatu eta idatzi ditugu gure jarduera-proposamenak konbinazio ahalmentsu batean oinarrituta: ikerketan eta unibertsitate-irakaskuntzan izandako urtetako esperientziaren eta ikasgelan izandako esperientziaren arteko konbinazioa. Bestela esanda: ikerketak esaten digunetik abiatzen gara, eta urtetan eskolan edo institutuan probatutakoarekin konbinatzen dugu. Une honetan, etapa guztietako 40 irakaslek osatzen dute taldea, HHtik unibertsitatera. Irakurri, ikertu, eztabaidatu, irakatsi, probatu eta, azken finean, elkarrekin ikasten dugu ekosistema pribilegiatu batean. Hortik datoz gure hezkuntza-baliabideak, eta horregatik esaten dugu maiz Innovamat irakasleek irakasleentzat egindako proiektua dela, ikerketan eta funtzionatzen duela badakigun horretan oinarritzen dena.

Baina hori ez da nahikoa. Harago eraman behar dugun erantzukizun bat dugu: dakigun guztia eta gure ideiak ikasgelara eramaten ari diren milaka irakasleekin batera lan egiten dugula aprobetxatu behar dugu. Hain zuzen, ahalmen hori aprobetxatu behar dugu zirkulua ixteko: gure baliabideak ikasgelan inplementatzeak baliabide horiek berak sortzeko oinarri hartu genuen ikerketa akademikoan laguntzen du.

Horregatik, iazko ikasturtean Grupo Pirámide taldea sortu genuen, gure ikerketa-talde propioa, hainbat unibertsitate eta erakunderekin lotuta dagoena. Hauek dira haren helburuak: oro har, matematiken didaktikan lagunduko duten ikerketak egitea eta, zehazki, didaktika hori hobetzeko Innovamaten proposamenak duen eragina neurtzea.

Zer gertatzen da ikasleek, eskolan Innovamat egin ondoren, institutuan proposamenarekin aurrera jarraitzen ez badute?

Gurea curriculum-proposamena da eta Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzaraino barne hartzen du. Horrek esan nahi du proposamenak indarrean dagoen lege-esparruan eskatzen diren eduki guztiak lantzen dituela eta, horrez gain, gomendatutako orientabide metodologikoei jarraitzen diegula. Horrek ziurtatzen digu, proposamena behar bezala inplementatzen bada, ez dagoela arazorik etapen arteko trantsizioan.

Author

Entrades recents

  • Enigmath, Lehen Hezkuntzako haurrentzako matematikako koadernoak

    Enigmath Innovamaten matematikako koaderno-bilduma da, haurrek familian misterio eta erronka matematiko ugari gainditzeko eta, aldi berean, hainbat ga…

  • Activitat matemàtica festiva

    Gabonetarako jarduera matematiko dibertigarri bat

    Aurtengo Gabonetan, norbait lekuz kanpo egongo da! Innovamaten abentura matematikoetako pertsonaiek indarrak batu dituzte eta ikasgelan zein familian…

  • Teknologiaren erabilera matematiko ikasgelan

    Eduki taula Azkenaldian, ikasgeletan teknologia erabiltzeak dakartzan onurei edo kalteei buruzko eztabaidak piztu dira. Zer dio hezkuntza-ikerketak ik…

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.