Skip to content

Gabonetarako jarduera matematiko dibertigarri bat

Activitat matemàtica festiva

Aurtengo Gabonetan, norbait lekuz kanpo egongo da!

Innovamaten abentura matematikoetako pertsonaiek indarrak batu dituzte eta ikasgelan zein familian ikasteko eta gozatzeko jarduera matematiko dibertigarri bat prestatu dizuete.

Asmatuko ote duzue nor dagoen lekuz kanpo? Deskargatu jarduera eta ezagutu erantzuna 😉

Erronka honetan, Innovamaten egiten ditugun jardueretako bat proposatzen dizuegu: Zein dago lekuz kanpo?

Jarduera matematiko horretan, horixe bera deskubritu behar da: zein dagoen lekuz kanpo. Irudi-multzo bat ematen zaigu, eta ezberdina edo berezia den elementua, hau da, lekuz kanpo dagoena, zein den deskubritu behar dugu.

PDF-an era honetako jarduerak aurkituko dituzu:

Baina kontuz! Ba al zenekiten mota horretako zereginek sekretu bat ezkutatzen dutela? Ez dago erantzun zuzen bakarrik!

Loturak aurkitzea da gakoa, eta konturatzea argudioak egokiak badira elementu guztiak egon daitezkeela lekuz kanpo. Pentsa! Batzuetan justifikazio bat baino gehiago daude elementu berbera lekuz kanpo egoteko.

Mota horretako hiru jarduera proposatzen dizkizuegu, adin guztietako neska-mutilekin gozatzeko. Gainera, deskargatzeko baliabidean erantzun posibleak aurkituko dituzue, ikasgelan edo etxean sor daitezkeen zenbait adibiderekin.

Eta, ausartenentzat, nork bere zeregina egitea proposatzen dizuegu. Horretarako, Gabonetako zuhaitza apaintzeko elementuak erabil ditzakezue, edo iruditxoak, edo etxean duzuen edozer gauza.

Gozatu jardueraz, eta, animatzen bazarete, erantzunak eta zuen jarduerak gurekin parteka ditzakezue Instagramen. Ez ahaztu dagokien etiketa gehitzea: @innovamat_eu.

Gustura asko jasoko ditugu zuen proposamenak!

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.