Skip to content

2022ko udako erronkak

Ikasturtea amaitzear dago! Ooo… Baina ez kezkatu! Uda honetan, etxeko txikien adimenak bizi-bizi mantenduko ditugu (baita ez hain txikienak ere) uda kutsua duten jarduerekin. Proposatzen ditugun jarduerak didaktikako taldeak pentsatu ditu, baina benetako zaporeagure diseinatzaileek eman diete. Horiek jada zera dute buruan… Izozkiak? Bai, izozkiak! Fresko askoak eta hamaika zaporetakoak.

Zer dira?

Altxor bat ezkutatu eta bilatu, dantza matematiko bat pentsatu… Jarduera hauek bakarka, familian edota lagunekin egin ditzakete haurrek, udak eskaintzen dizkigun aukerak baliatuz. Erronka bakoitzak bi maila desberdinetako galderak ditu, eta, uda osoan zehar, ezagutza eta gaitasun matematiko desberdinak jarriko ditugu praktikan.

Noiz?

Astero erronka bat, 7 astez. Ekainaren 27tik hasita eta abuztu erdira arte.


Ostiralero erronka berri bat ezagutuko dugu, adi egon data hauei:


Uztailak 11. Erronka: Altxorraren mapa
Uztailak 82. Erronka: Irudi geometrikoak harrapatuko ditugu
Uztailak 153. Erronka: Sukaldeko algoritmoak
Uztailak 224. Erronka: Iritzira kalkulatuko dugu neurria
Uztailak 295. Erronka: Dantza matematikoa
Abuztuak 56. Erronka: Jolasa dadoekin
Abuztuak 127. Erronka: Eskutitza pertsonaiei

Non?

Erronkak blog honetan bertan argitaratuko ditugu. Nola? Hondartzan egonda ez zarete gogoratuko astero blogean sartzeaz? Ez kezkatu! Harpidetzen bazarete, erronka bat argitaratzen dugunero abisatuko dizuegu.

Bizkor ibili, izozkiak urtu baino lehen!

Author

  • Anna Llobet

    Eduki-idazlea eta komunikatzailea Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, komunikazioak ezagutzak transmititzeko eta emozionatzeko duen garrantziaz ohartu zen. Beti izan du interes handia ikasketa matematikoaren inguruko hezkuntzan eta balioetan: «Matematika ere mundua azaltzeko hizkuntza bat da».

    View all posts

Entrades recents

  • Nola susta dezakegu arintasuna matematikako ikasgelan?

    Badakigu matematika eragiketak egitea baino askoz gehiago dela, baina ezin dugu ahaztu eragiketak oinarri-oinarrizkoak direla matematikan. Beraz, zer…

  • Enigmath, Lehen Hezkuntzako haurrentzako matematikako koadernoak

    Enigmath Innovamaten matematikako koaderno-bilduma da, haurrek familian misterio eta erronka matematiko ugari gainditzeko eta, aldi berean, hainbat ga…

  • Activitat matemàtica festiva

    Gabonetarako jarduera matematiko dibertigarri bat

    Aurtengo Gabonetan, norbait lekuz kanpo egongo da! Innovamaten abentura matematikoetako pertsonaiek indarrak batu dituzte eta ikasgelan zein familian…

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.