Enigmath Innovamaten matematikako koaderno-bilduma da, haurrek familian misterio eta erronka matematiko ugari gainditzeko eta, aldi berean, hainbat gaitasun praktikatzeko: Zenbaketa eta kalkulua, Erlazioak eta aldaketa, Espazioa eta forma, Neurria, eta Estatistika eta zoria.
Guztira sei koaderno daude, Lehen Hezkuntzako maila bakoitzeko bana. Horietan, etxeko txikiek erronka matematiko ugari gainditu beharko dituzte. Gainera, erronkak gainditu ahala, misterio zirraragarri bat argitzen joango dira, Bmathtarrak protagonista dituena, Pilandeko (Pi-ren mundua) gure pertsonaiak. Lortuko al duzue misterioak argitzea?
Lehen Hezkuntzako matematikako koadernoak, etxean egiteko
Innovamatek matematikako baliabide hau sortu du, ikasleek etxean ere matematika praktika dezaten sustatzeko. Koaderno bakoitza eta bertako erronkak eta jarduerak berariaz eginak daude ikasgelan landutako edukiak berrikusteko. Horrez gain, prozesu matematikoak sustatzeko galdera ugari egiten dira: problemak ebazteko, ideiak lotzeko, arrazoitzeko eta komunikatzeko.
Koaderno bakoitzaren hasieran misterio bat planteatzen da, eta hura argitzeko hainbat bide. Guztira 60 orrialde baino gehiago ditu koaderno bakoitzak, eta haurrek erronka ugari gainditu beharko dituzte misterioa argitzeko.
Enigmath koadernoek orri-markatzaile bat ere badute, haurrek jarduerak egin eta pistak aurkitu ahala bertan bil ditzaten, eta Bmathtarren poster bat ere bai, erantzunekin eta erronka bakoitzean harago joateko galderekin.
Matematikarekiko grina sustatzea, baita etxean ere
Matematika egitea zera da: mundua hobeto ezagutzeko ereduak bilatzea, ideiak lotzea, ideiak zehaztasunez komunikatzea eta problemak ebazteko estrategiak bilatzea. Enigmath koadernoen bidez, haurren artean matematikarekiko grina sustatzea da gure xedea, baita etxean ere. Izan ere, honako hauetarako aukera ematen du:
- Eduki eta prozesu matematikoak berrikusi. Koadernoa egin ahala, haurrek ikasturtean zehar eraikitako eduki asko berrikusiko dituzte.
- Haurren arrazoiketak eta estrategiak ikusgai egin, erronka eta galderen bidez. Koadernoa familian egitea aukera paregabea da haurrek euren arrazoiketak nola azaltzen dituzten, erantzun ezberdinak nola arakatzen dituzten eta euren estrategien inguruan nola gogoeta egiten duten ikusteko.
- Autonomia sustatu, baina baita laguntza ere. Enigmath koadernoak haurrek banaka egiteko zein familian egiteko daude pentsatuta.
- Matematika haurrengana hurbiltzea, modu ludiko eta entretenigarrian. Bmathtarrak protagonista dituen istorio misteriotsuari eta erronka motako jarduerei esker, Enigmath koadernoek etxeko txikien jakin-mina eta motibazioa pizten dituzte.
- Matematika paperetik harago ikustea. Matematika bazter guztietan dago; horregatik, Enigmath koadernoetan koadernotik harago doazen jarduerak proposatzen dira, hala nola izarrek zeruan sortzen dituzten irudi geometrikoak bilatzea edo datuak biltzeko zientzia-esperimenturen bat egitea.
Jarraian, koaderno bakoitzaren lagin bana aurkituko duzue, misterioa zein den eta Bmatharrek zein erronka matematiko gainditu beharko dituzten ikusteko:
- LH 1erako koadernoa: Bmathtarrak eta igerilekuaren misterioa
- LH 2rako koadernoa: Bmathtarrak eta koloreen misterioa
- LH 3rako koadernoa: Bmathtarrak eta aireportuko misterioa
- LH 4rako koadernoa: Bmathtarrak eta txantxen misterioa
- LH 5erako koadernoa: Bmathtarrak eta mahai-jokoaren misterioa
- LH 6rako koadernoa: Bmathtarrak eta izenen misterioa
Neuk ere erabili dut nire seme-alabekin; hona hemen zer-nolakoa izan den gure abentura. Zuen seme-alabekin batera buruari bueltak eman nahi badizkiozue eta erronka zirraragarriak gainditu nahi badituzue, ez galdu Enigmath!