Skip to content

Zer esan nahi du gaitasunetan oinarrituta lan egiteak?

Gogoratzen al dituzue zuen ikasle-garaiko matematika-eskolak? Nola bizitzen zenituzten? Kasu askotan, matematika-eskoletan ikasleek modu opakuan “ikasten” zituzten formulak, horien esanahia ez zergatia ulertu gabe. Eskola horietan, ikasleek formulak mekanizatu eta buruz ikasi besterik ez zuten egiten. Praktikatu edo ez praktikatu artikuluan azaltzen dugun moduan, ordea, zerbait buruz ikasi arte errepikatzeak ez du ikasketa bermatzen.

Zorionez, bada beste matematika-eskola mota bat, non akatsa ongietorria den eta ikasle guztiek parte hartzea zoragarria den, non, edukiez gain (zenbaketa, geometria, etab.), gaitasunak ere (arrazoiketa, problemak ebaztea, etab.) lantzen ditugun. Halako eskoletan, ikasleek betaurreko matematikoen bidez begiratzen diote munduari.

Orain bada idatzizko lege bat (LOMLOE) ikasgelan gaitasunak lantzen direla ziurtatzeko, baina matematika-eskola aberatsetan beti landu izan dira gaitasunak edukiekin batera. Beraz, ez da harritzekoa irakasleek gero eta argiago izatea gaitasunetan oinarritutako irakaskuntzaren balioa. Izan ere, ulertzen ari dira ezagutzaren oinarria ulertzea dela, ez errepikatzea.

Gaitasunetan oinarritutako jarduerak eta problemak matematiketan

Gaitasunetan oinarritutako jardueretan, gaitasun matematikoak nabarmentzen dira, hau da, ikasleek matematikak nola ikasiko dituzten. Orokorrean, jarduerak problema, galdera edo erronka bat du abiapuntu, eta, hura ebatzi edo hari erantzuteko, ez dugu aurrez definitutako estrategiarik.

Testuinguruan kokatutako egoera tradizionalak (adibidez: «Autobus batean 17 bidaiari doaz, eta, geltoki batean, 4 bidaiari igo dira. Zenbat bidaiari daude orain autobusean?») ez dira problemak beti, normalean erantzunera iristeko bidea aski definituta daukatelako; bestela esanda, ez dira erronka bat ikasleentzat. Aldiz, horrek ez du esan nahi ikasgelan era horretako testuinguruan kokatutako egoerarik proposatu behar ez dugunik. Funtsezkoak dira oinarrizko eragiketa aritmetikoak, irakurmena eta egunerokotasunarekiko loturak lantze aldera.

Ikasgelan…

Demagun matematika-eskola batean irakasleak 1etik 9ra arteko txartelekin egiteko jarduera bat planteatzen duela eta ikasleei bi hartzeko eta horien digituak batzeko eskatzen diela. Apur bat praktikatu ostean, honako galdera hau egiten du irakasleak: «Ausaz bi txartel hartzen baditut, zer emaitza lor ditzaket?». Une horretan, erantzun bat baino gehiago dagoela konturatu behar du ikasleak, eta guztiak aurkitzeko estrategiak pentsatu, bakar bat ere ahaztu ez errepikatu gabe.

Competência matemática

Era horretako planteamenduek “Problemak ebaztea” prozesuari dagozkion hainbat oinarrizko ideia barne hartzen dituzte (enuntziatua ulertzea, pentsamendu sistematikoko estrategia zehatzak diseinatzea, erantzuna egiaztatzea, etab.), eta, testuinguruan kokatutako egoerak ez bezala, ezin ditugu automatizatu. Matematikak zera dira, sortzea, imajinatzea, estrategiak bilatzea… eta ondo pasatzea, mundua deskubritu ahala!

Ikus dezakegunez, irakaslearen kudeaketa oso garrantzitsua da haurrak bere buruari galderak egiten ikas dezan. Horregatik, problemak ebazteko giro egokia sustatu behar dugu ikasgelan. Egoera irekiak sortu behar ditugu, ikasleak zer gertatzen den aztertzeko aukera izan dezan eta harago joan ahal izan dadin. Zeregin batek ikasleari bere buruari galderak planteatzeko aukera ematen badio, adierazle oso ona da hori.

Irakasleok eredu gara ikasleentzat, eta geuk sortu behar ditugu halako egoerak, eta galderak ikasketaren erdigunean jarri. Eta, batez ere, ikasle batek galdera oso on bat egiten duenean, baloratu eta ospatu egin behar dugu. Galdera matematikako ikasgelan artikuluan, irakasleak hezkuntza-paradigma berri honetan duen lekua zein den azaltzen dugu.

Authors

  • Albert Vilalta Telekomunikazio Ingeniaritzan lizentziaduna da, eta Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktikan doktoregaia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). 7 urte baino gehiago daramatza irakasle, eta gaur egun matematikako irakaslea da UABko Hezkuntza Fakultatean. Horrez gain, Innovamateko didaktika taldeko kide da eta, bertan, ikerketarekin, garapenarekin, formakuntzarekin eta komunikazioarekin lotutako zereginez arduratzen da.

    View all posts
  • Anna Llobet

    Eduki-idazlea eta komunikatzailea Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, komunikazioak ezagutzak transmititzeko eta emozionatzeko duen garrantziaz ohartu zen. Beti izan du interes handia ikasketa matematikoaren inguruko hezkuntzan eta balioetan: «Matematika ere mundua azaltzeko hizkuntza bat da».

    View all posts

Entrades recents

  • Nola susta dezakegu arintasuna matematikako ikasgelan?

    Badakigu matematika eragiketak egitea baino askoz gehiago dela, baina ezin dugu ahaztu eragiketak oinarri-oinarrizkoak direla matematikan. Beraz, zer…

  • Noiz eta nola sartzen dira haurrak zenbakien munduan?

    Maria Antònia Canalsek zioen ia ezinezkoa dela esatea noiz sartzen diren haurrak zenbakien munduan. Hala ere, haurtxoekin egindako ikerketari esker (A…

  • Matematikaren ikaskuntza sustatzeko 5 galdera eta erantzun!

    Beharrezkoa da biderkatzeko taulak buruz jakitea? Matematikan ahalegina sustatu behar da? Praktikatzea garrantzitsua da? Askotan egiten dizkiguzue hal…

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.