Aldaketak ezustean iristen dira: 9 hezkuntza-lege 40 urtetan. Baina ez dadila inor izutu! Uste baino gehiago dakigu! Gure aditu Laura Morerak kontatuko digu bideo honetan:
Urteak dira jakin badakigula: matematikak lantzeko moduak edukiak buruz ikastetik eta algoritmoak mekanizatzetik harago joan behar du. Era berean, beharrezkoa da egiteko modu bat, eta pentsamendu eta jarduera matematikoa egituratzen dituzten eta, dudarik gabe, edukiei zentzua ematen dieten prozesu batzuk transmititzea.
Horregatik, matematiken didaktikak gaitasunetan oinarritutako ikusmoldea hartu du pixkanaka. Horrela, problemak ebazteko testuinguruak ikertzera, ideiak lotzera, aieruak egitera, argudiatzera eta eztabaidatzera bultzatzen ditu ikasleak, soluzioak aurkitze aldera. LOMLOEk gaitasun matematikoaren ardatz deitu die prozesu matematiko horiei (PISAk edo AEBko Common Corek deskribatzen dituenen antzekoak dira). Halaber, zentzu deitu die ohiko eduki-blokeei.
Matematikak gaitasunetan oinarrituta lantzeko, prozesuak kontuan hartuta landu behar dira edukiak (hau da, zenbaketa, geometria, etab.). Ikasgelan guztiak aldi berean gertatu behar duenez, edukiek transbertsalak izan behar dute prozesuekiko.
Urteak dira irakasleek edukiak ondo ezagutzen dituztela. Gehienentzat, ordea, LOMLOEk dakarren berritasuna ardatzak edo prozesuak dira. Beheko infografian, prozesu horietako bakoitza nola interpretatzen dugun kontatuko dizuegu, eta adibide zehatzak emango. Halaber, gaitasun sozioemozionalei buruz ere mintzatuko gatzaizkizue, hala nola ardurari, autonomiari edota elkarlanari buruz.
Innovamaten beti ulertu dugu matematika gaitasunen ikuspegitik: gure saioak lau prozesuak sustatzen dituzten jarduera aberatsez osatuta daude; gure gida didaktikoak saioak garatzeko eta interpretatzeko aholku zehatzez beteta daude; eta ikastetxeekin batera lan egiten dugu saio horiek ebaluatu eta hobetzeko aukera ematen duten adierazleak lortzeko. Adibide batzuk ikusi nahi dituzu? Egin klik!