Zer dira?
Altxor bat ezkutatu eta bilatu, dantza matematiko bat pentsatu… Jarduera hauek bakarka, familian edota lagunekin egin ditzakete haurrek, udak eskaintzen dizkigun aukerak baliatuz. Erronka bakoitzak bi maila desberdinetako galderak ditu, eta, uda osoan zehar, ezagutza eta gaitasun matematiko desberdinak jarriko ditugu praktikan.
Noiz?
Astero erronka bat, 7 astez. Ekainaren 27tik hasita eta abuztu erdira arte.

Ostiralero erronka berri bat ezagutuko dugu, adi egon data hauei:
Uztailak 1 – 1. Erronka: Altxorraren mapa
Uztailak 8 – 2. Erronka: Irudi geometrikoak harrapatuko ditugu
Uztailak 15 – 3. Erronka: Sukaldeko algoritmoak
Uztailak 22 – 4. Erronka: Iritzira kalkulatuko dugu neurria
Uztailak 29 – 5. Erronka: Dantza matematikoa
Abuztuak 5 – 6. Erronka: Jolasa dadoekin
Abuztuak 12 – 7. Erronka: Eskutitza pertsonaiei
Non?
Erronkak blog honetan bertan argitaratuko ditugu. Nola? Hondartzan egonda ez zarete gogoratuko astero blogean sartzeaz? Ez kezkatu! Harpidetzen bazarete, erronka bat argitaratzen dugunero abisatuko dizuegu.
Bizkor ibili, izozkiak urtu baino lehen!