Skip to content

Nola kudeatu Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako aldaketa

onsejos prácticos para la transición de primaria a secundaria. Prepárate para gestionar este cambio y ayudar a los alumnos en esta etapa

Batzuetan ez da erraza izaten Lehen Hezkuntzarik Bigarren Hezkuntzara igarotzerakoan izaten den aldaketa kudeatzea. Irakasleek zalantzak izaten dituzte askotan: nola prestatuko ditugu ikasleak? Nola kudeatuko dugu etapa batetik besterako aldaketa? Horregatik, post honetan bi etapen arteko desberdintasun batzuk azalduko ditugu. Ea baliagarri zaizuen!

Edukien taula

Curriculuma: aldaketa kudeatzeko aliatu bikaina

Garrantzitsua da Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako trantsizioa aztertzea eta inguratzen duten sinesmenak desmitifikatzea. Kontua da aldaketek progresiboak izan beharko luketela, ikasleak pixkanaka-pixkanaka egokitu daitezen. Hala ere, Cecilia Calvorekin La hora del Patio podcastean izandako elkarrizketa baten harira, ikusi genuen Bigarren Hezkuntzako irakasleek zalantzak dituztela, eta ez dakitela egin beharrekoa nola adostu Lehen Hezkuntzako irakasleekin ikasleen beharrei erantzuteko.

Trantsizio-etapa honetako protagonista nagusiak ikasleak eta irakasleak badira ere, curriculuma funtsezko aliatua da aldaketak progresiboak izan daitezen eta ikasleak pixkanaka egokitu ahal izan daitezen. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako curriculuma matematika-prozesuak eta ezagutzak forma eta aldaketa drastikorik gabe irakasteko diseinatu da. Horregatik, ezinbestekoa da curriculumak trantsizio horri buruz ezartzen duena eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren artean dauden aldaketak ulertzea.

Baina zer gertatzen zaie ikasleei aldaketa horien aurrean? Nola prestatzen dute Lehen Hezkuntzako irakasleek etapa batetik besterako aldaketa? Zer diote Bigarren Hezkuntzako irakasleek horri buruz?

Gai horiek zalantzak sortzen dizkiete irakasle askori. Horregatik, horietako batzuetan sakonduko dugu, eta gaiok aztertzen saiatuko gara aldaketa guztiei heltzeko. Has gaitezen!

Irakasleen aldaketa prestatzea eta kudeatzea

Oso garrantzitsua da irakasleak nola prestatzen diren ikasleei arreta emateko. Batetik, Lehen Hezkuntzako irakasleek unibertsitateko prestakuntza espezifikoa jaso dute irakasteko, eta ez dute zertan matematikan espezialistak izan. Bestalde, DBHko irakasleek irakasgai jakin baterako prestakuntza espezifikoa jaso dute (matematika, esaterako), eta, batzuetan, irakasle izateko prestakuntza a posteriori jaso dute.

Horrek asko bereizten du ikasgelako egunerokotasuna batzuen eta besteen artean: Bigarren Hezkuntzako irakasleek matematikaren inguruko ezagutza gehiago dituzte eta gehiago zentratzen dira ezagutza hori nola eraman ikasgelara; Lehen Hezkuntzako irakasle gehienak, berriz, tutoreak ere badira, eta askoz irakasgai gehiago ematen dituzte. Hori dela eta, ikasgela kudeatzeko zalantza gehiago izan ohi dituzte.

Beraz, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kezkak oso desberdinak izan ohi dira. Batzuetan, gainera, informazioa ez da zuzenean familiengana iristen. LHko irakasleak tutoreak ere badirenez, familiekin harremanetan egon daitezke etengabe; DBHko irakasleek, aldiz, gela batean baino gehiagotan eman dezakete irakasgai bat, eta, beraz, tutoreekin hitz egin behar dute lehenbizi, eta gero haiek izaten dira ikaslearen familiarekin harremanetan jartzen direnak.
Jarraian, aholku batzuk emango dizkizuegu, desberdintasun horiek kontuan izan eta nola kudeatu jakin dezazuen.

Irakasle gisa elkarrekin lan egitea trantsizio arrakastatsu baterako

Irakasle gisa indarrak batzeko modu on bat da, hain zuzen ere, elkartzeko uneak aurkitzea, bizipenak eta kezkak partekatzea, etab. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak beren artean harremanetan egoteak beti lagunduko du oztopoak saihesten eta elkarlana sustatzen.

Irakasleen elkarteak ere harremanetarako gune onak dira, eta asko daude. Garrantzitsuenetako bat Estatu Batuetako NCTM (National Council of Teachers of Mathematics) da. Horrez gain, FISEM (Federación Iberoamericana de Sociedades de Educación Matemática), FESPM (Federación Española de Sociedades de Profesores de Matemáticas) eta FEEMCAT (Federació d’Entitats per a l’Ensenyament de les Matemàtiques a Catalunya) daude.

Matematikaren irakaskuntza puntu komun gisa

Lehen hezkuntzako irakasleak, gogoratzen al zarete nola ikasi zenituzten matematikak DBHn? Eta zuek, DBHko irakasleak? Gogoratzen al zarete nola ikasi zenituzten LHn? Batzuetan, irakasleok oso barneratuta daukagu gure etapan nola irakatsi matematikak, eta ez dugu behar adinako arretarik jartzen gure ikaskideek Bigarren edo Lehen Hezkuntzan nola irakasten dituzten jakiteko. Beraz, irakasterako orduan ados egoteko modu bat gure ikaskideek beste etapetan matematikak nola irakasten dituzten jakitea da.

Ikasleek, DBHra iristerako, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egiten jakin beharko lukete. Baina nola irakasten dute irakasleek zer den batzea? Ez gara algoritmoaz soilik ari, batuketen inguruan jakin beharreko guztiaz baizik. Horrela, ikasleei laguntzeko tresna didaktikoak falta bazaizkigu, LHn ikasi duenera jo dezakegu arazoaren muina aurkitzeko eta zalantza argitzeko. Ikas dezagun beste etapa batzuetako lankideengandik!

Ikasleen aldaketa trantsizio garaian

Azkenik, Ceciliak nabarmendu du ikasleen aldaketak kontuan hartzea ere garrantzitsua dela trantsizioan laguntzeko. Ikasleak dagoeneko ez dira umeak; hazten ari dira. Askoz konplexuagoak dira, eta, agian, apur bat errebeldeagoak. Beren gizarte-inguruneak askoz eragin handiagoa du haien ikaskuntza-prozesuan. Horregatik, Lehen Hezkuntzaren antzekoa denaren eta Bigarren Hezkuntzan aldatu denaren arteko oreka mantentzea funtsezkoa izango da haiei egokitzen laguntzeko.

Baina ez dugu aldaketen beldur izan behar. Beti egongo dira aldaketak. Ikasleei autonomia eman behar behar diegu, eta akatsak ikasteko aukera direla ulertzen lagundu. Beraz, gure irakasle-formakuntza izango da ikasleen behar berriei erantzuteko gure aliatu nagusia. Ceciliak, amaitzeko, John Cotton Danaren aipu bat ekarri du gogora elkarrizketaren amaieran:

Elkarrizketa osoa entzun nahi duzu?

Entzun La hora del patio, matematika ikasi eta irakatsi nahi duen orori eskainitako podcasta (gazteleraz).

  • Anna Llobet

    Eduki-idazlea eta komunikatzailea Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, komunikazioak ezagutzak transmititzeko eta emozionatzeko duen garrantziaz ohartu zen. Beti izan du interes handia ikasketa matematikoaren inguruko hezkuntzan eta balioetan: «Matematika ere mundua azaltzeko hizkuntza bat da».

  • Cecilia Calvo

    Cecilia Calvo Matematikan lizentziaduna da Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean (Udelar), eta Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktikan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). 30 urtetik gorako ibilbidea dauka irakasle gisa, eta gaur egun matematikako irakaslea da Galí Bellesguard eskolan. Horrez gain, irakasleentzako matematikako formakuntza-saioak ere eskaintzen ditu, eta Innovamaten kolaboratzaile ere bada.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.