Skip to content

Nola ebaluatu Haur Hezkuntzan

Evaluacion matemáticas infantil

Haur Hezkuntzan ebaluazioa prozesu zikliko gisa ulertzen dugu. Ardatza datu-bilketa eta horien azterketa eta ondorengo hausnarketa dira, ikasle guztien hezkuntza-praktika eta ikasteko aukerak hobetzeko (Landa et al., 2021).

Baina nola bil ditzakegu datuak? Ikasgelan gertatzen dena behatzea da, ziurrenik, tresna ohikoenetako bat, baina ezin ditugu ahaztu elkarrizketa eta dokumentazioa, ikasleen irudikapen bisualak edo grafikoak barne. Horrela, ez dugu une zehatzik sortu behar ebaluazio-prozesu hori aurrera eramateko: Innovamaten egunerokotasunerako proposatzen ditugun jarduera aberatsak, eta eguneroko uneak, marko ezin hobea dira datu bilketa honetarako.

Ikus ditzagun benetako adibide batzuk: tailerretako irudi-orrietan egindako irudikapenak aztertuko ditugu, eta, “Espazioak” proposameneko dinamikak egiterakoan, ikasleen ekintzak eta solasaldiak behatuko eta aztertuko ditugu.

Eguneroko edukiak eta prozesuak ebaluatzea: zeregin aberatsen adibideak

Kasu honetan, HH 5eko 6. tailerreko ebidentziak aztertuko ditugu paperean (orri zurietan). Ikasleek, jardunez, 6 zenbakia bi batugaitan deskonposa daitekeela ikusi dute. Azkeneko atalean, talde handian solasaldi bat izan ondoren, tailerrean zehar egindakoa paperean adierazteko edo irudikatzeko eskatzen zaie. Orri zuri bakoitzaren iruzkinetan ikus dezakegu aldi berean nola ebaluatu, batetik, 6aren deskonposaketaren inguruko edukia, eta, bestetik “Komunikatzea eta adieraztea” eta “Problemak ebaztea” prozesuak.

matematicas infantilKasu honetan, ikasleak batuta emaitza 6 duten bikote batzuk idatzi ditu (2 eta 4, 3 eta 3, 1 eta 5), baina baita erantzun oker bat ere (1 eta 4). 5 zenbakiaren grafia biratuta dagoela ere ikusten dugu, eta, hura berrikusteko zenbakiaren eredu bat aurkitzen lagundu diezaiokegun arren, momentu honetan 6aren deskonposaketan eta erantzun horretara eraman duen argudio matematikoan jarri behar dugu arreta

6 infantilIkasle honek zifra eta irudia konbinatu ditu: esku bat marraztu du (“5”, kopurua), eta 1 bat; 5 + 1 sei zenbakiaren deskonposaketa bat izan daitekeela adierazi du. Ikusten dugu, beraz, “Komunikatzea eta adieraztea” prozesuari dagokionez, ikaslea piktorikoaren eta abstraktuaren arteko trantsizioan dagoela. “Problemak ebaztea” prozesua hartuz gero kontuan, ikusiko dugu ikasleak erantzun bakarra aurkitu duela.

Dibujo matemáticas infantilAurreko kasuarekin kontrastatuz, ikasle honek zenbaki guztiak abstraktuki irudikatu ditu. Zehazki, 6, 4 eta 2 zenbakiak erabili ditu batura 6 duen bikote bat irudikatzeko. Oraindik zeinuak erabili edo esaldi matematiko osoa eraiki ez duen arren, erantzun bat aurkitu du aurreko kasuan bezala.

evaluación enumeración infantilKasu honetan, aurreko adibidearekiko aldaketa bat dago “Komunikatzea eta adieraztea” prozesuan. Ikasleak erantzun zuzena aurkitu du eta, horrez gain, + eta = zeinuak gehitu ditu esaldi matematiko oso bat eraikitzeko.

evaluación matemáticas infnantilIkasle honek 6a bi batugaitan deskonposatzeko aukera ezberdinak idatzi ditu, eta zehatza izaten saiatu da. Kasu honetan, ikaslea ez denez sistematikoa izan (adibidez, ez ditu erantzunak ordenatu), erantzun bat ahaztu zaio (1 + 5 = 6).

Tailerraren azken atal honek, orri zuria duena, ikasgelan egindakoaz hausnartzeko eta beren ikaskuntza jasotzeko aukera ematen die ikasleei. Ikasleen irudikapenek informazio oso baliotsua ematen digute bakoitzaren ikaskuntza-prozesu indibiduala ulertzeko, eta baita taldearen ikuspegi globala izateko eta horrela gure hezkuntza-praktika egokitzeko ere.

Ikus ditzagun orain jolasean ari direnean egindako behaketa batzuk. Espazioen gida didaktikoetan taula bat aurkituko duzue, ikasleak erronka jakin batean daudenean “Zeri errepara diezaioket?” galderaren inguruko iradokizunekin. Une horietan zer gerta daitekeen eta zer eduki eta prozesu matematiko sor daitezkeen aurreikusteak behaketa- eta dokumentazio-lan hobea egiten lagunduko digu.

Adibidez, “Material matematikoaren mahaia” proposamenean, grafia eta kopuruaren arteko lotura aztertuko dugu. “Zenbaketa eta kalkulua” prozesuko edukiak ikusiko ditugu, “Problemak ebaztea” ea “Komunikatzea eta adieraztea” prozesuei lotuta daudenak.

Evaluación infantil Innovamat

Hona hemen adibide batzuk, ikasleek eduki eta prozesu horiek jolasean zehar nola erabiltzen dituzten ikusteko.

Cartas Innovamat InfantilIkasleek dorreak eraiki behar dituzte grafia eta kopuruaren arteko lotura kontuan izanda.Informazioa gehi dezakegu honako galdera hauek eginez: “Zenbat kubotxo erabili dituzu?”, “Nola jakin duzu?”. Kasu honetan, ikasleak hau erantzun du: “Hemen jartzen duena [karta bakoitza seinalatuz] begiratu dut, eta dorreak egin ditut banaka”

Material Manipulativo InnovamatKartak eta dorreak goranzko eta/edo beheranzko ordenan antolatu dituzte. Kasu honetan, grafia bakoitzari dagokion dorrea eraiki ez ezik, ordenatu ere egin dituzte. Interesgarria da behatzea edo galdetzea ea dorreetako kubotxo guztiak zenbatu dituzten, eta ea banaka egin duten zenbaketa, ala, aitzitik, dorre batean 5 kubotxo daudela aprobetxatu duten, 6ko dorrea kubotxo bat gehiago erabiliz eraikitzeko. Hori “Problemak ebaztea” prozesuaren adierazle ona izango litzateke, ikasleak estrategia eraginkor bat erabili baitu.

Eta kalifikazioa?

Ebaluazioa, azken muga artikuluan azaltzen genuen modura, ebaluazio hezigarria (eta hezitzailea) eta ebaluazio kalifikatzailea bereizi behar ditugu. Haur Hezkuntzako etapan ez du zentzu handirik ikasleek nekez interpretatuko duten kalifikazio bat jartzeak. Ebaluazio hezigarri (eta hezitzaile) batek izan behar du gure ardatza, ikasle bakoitzaren ikaskuntza indibiduala aztertu eta prozesu didaktikoak bere beharretara egokitzeko aukera emango diguna (Sanmartí, 2020), ikasle horri laguntzeko eta bere ezagutzetan eta gaitasunetan aurrera egiten laguntzeko.

  • Judith Fábrega

    Matematikak maite ditu, eta Haur Hezkuntzako irakaslea da bokazioz. Haur Hezkuntzan lizentziaduna UABn eta matematika eta zientzien didaktikan doktorea UABn. Irakasle bisitariak programari esker, Estatu Batuetako haur-eskola elebidun batera joan zen irakasle. «Haur Hezkuntzako ikasgela batean sartzen naizenean sentitzen dudan magia-sentsazioa ez da inoiz joaten». Innovamatek horretarako aukera ematen dit: haurtzaroari buruz dugun ikuspuntua aldatzeko, matematikatik hasita!

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.