Skip to content

Matematika-ikaskuntzako arrakasta-adierazleak ikasgelan

Indicadores de éxito

Cecilia Calvo gure erreferente didaktikoetako bat da. Harekin batera, ikasgelan aurki ditzakegun askotariko egoerak zeintzuk diren definitu dugu, ikasleak matematika ikasten ari diren ala ez jakin ahal izateko. Ceciliarekin hitz egitea plazer izugarria izan da, eta sekulako inspirazio-iturria.

Lehenik eta behin, Ceciliak ikaskuntza-prozesu orotan aurki ditzakegun bi adierazlez hitz egin digu, eta ezagutza-alor orotarako balio omen dute. Adierazle horiek berezkoak omen ditu gure irakasle-jarduerak, eta inoiz ezin ditugu ahaztu:

Ikasleek motibatuta egon behar dute ikasketa-prozesu osoan. Ikasleek konpromisoa badute eta pozik badaude, ikasketa esanguratsuagoa izango da.

Ikasleek aurrera egin behar dute. Berdin du erritmoa zein den, baina denek egin behar dute aurrera ikasturtearekin batera.

Hain zuzen, Innovamaten bi faktore horietan oinarritzen gara gure proposameneko jarduerak sortzeko. Alde batetik, erabakiak hartzean ikasleen motibazio-maila kontuan izaten dugu askotan. Ildo horretatik, asko zaintzen ditugu jardueren estetika eta narratiba Kudeatzaileko baliabideetan edota ikus-entzunezko proposamenetan. Era berean, arreta berezia eskaintzen diegu aplikazioaren funtzionamenduari eta ikasleek bertan jasotzen dituzten sariei, eta saioetako jarduerak askotarikoak izan daitezen saiatzen gara, bai formari dagokionez, bai testuinguruari dagokionez.gestor d'aula innovamat

Bestalde, ikasle guztiek aurrera egiteko neurriak ere hartzen ditugu. Hala, zoru baxu eta sabai altuko jarduera aberatsak sortzen ditugu, edo aniztasun-egoerak kudeatzeko baliabideak Kudeatzailerako, eta Innovamat App-a ikaslearen erritmora egokitzeko prestatzen dugu, besteak beste. Aurrerapena neurtzeko, sarritan proba ofizialak erabiltzen ditugu, bai barnekoak, bai kanpokoak.

Bigarrenik, ikasleek matematika nola ikasten duten jakiteko 3 ebidentzia azaldu dizkigu Ceciliak.

Jarraian, hiru ideia horiek garatuko ditugu. Hauek dira:

  • Bai ikasleek, bai irakasleek matematikaz duten ikuspegia.
  • Ezagutza-alor horren inguruan dituzten ezagutzak
  • eta, azkenik, jarduera matematikoari dagozkion prozesuak.

Matematikaren inguruko ikuspegia eta horrek ikaskuntzan duen eragina

Irakasleok eragin nabarmena dugu ikasleek matematikaren inguruan duten ikuspegian. Gure pertzepzioa da ikasleek lehenbizi jasoko dutena: matematika zerbait serioa eta ikasteko zaila dela uste badugu, ikasleek ere hala usteko dute. Hori da aldatu beharreko lehen gauza; matematika atseginagoa izan dadin saiatu behar dugu. Eta, batez ere, gogoratu behar dugu irakasle gisa ikasleei helduen aurreiritziak apurtzen laguntzeko ardura dugula.

Dena dela, matematika ikasteko ahaleginik egin behar ez dela esango bagenu, gezurretan ariko ginateke; izan ere, matematika ikasteko beharrezkoa da iraunkortasuna izatea, apur bat harago joateko gogoa izatea, problemak ebazteko hainbat arrazoiketa eta estrategia bilatzea, etab. Baina egia da ahalegina, berez, ez dela negatiboa. Ahaleginik ez badago, horrek esan nahi du ikasten ari garena errazegia dela. Gainera, gogoko dugun zerbait egiten dugunean, berdin digu zenbateko ahalegina egin behar dugun, ezta? Motibazioak ahalegina erregulatzen duelako gertatzen zaigu hori.

Material manipulatiu InnovamatBitxia bada ere, ebidentziek dioskute adin txikitan matematika asko gustatu ohi zaiela haurrei, eta horrek badu logika, jarduera matematikoak erronka eta misterio suspergarriak barne hartzen dituelako. Aurrerago, ordea, ikasleak hazten diren heinean eta haien hutsegiteei aurre egin ahala, estimuluak negatibo bihurtzen dira, eta, ondorioz, matematika irakasgai gogor eta zailtzat hartzen hasten dira ikasleak. Hori DBHn gertatzen da batez ere. Eta zer esanik ez genero-arrakalaz; hori lehenago hasten da.

Ikuspegi hori aldatzeko helburuarekin, Innovamaten baztertu egiten dugu matematika gauzak nola egiten diren irakasten duen ezagutza-multzoa delako ideia. Ez dugu uste matematika egoerak ebazteko mekanismo eta errezetaz osatutako diziplina bat denik; aldiz, gure ustez, matematikaren jarduera nagusia dedukzioa da: nola egiten da hau? Zergatik egiten da horrela? Aurki al dezakegu eredurik testuinguruan kokatutako egoera honetan? Etab. Ikasgelako giroak egokia izan behar du problemak ebazteko testuingurua sustatzeko; galderak izan behar du ikaskuntzaren motorra. Erantzunak ez dizkiegu zuzenean eman behar ikasleei; horren ordez, galdera gehiago egin behar dizkiegu erantzunerako bidean laguntzeko, eta haiek ebatz ditzatela problemak.

Ezagutzak matematika-ikasgelan

Innovamaten, edukiak —curriculuma, eduki-blokeak— modu helikoidalean lantzen dira, eta nabarmenak dira ikasgelan egiten diren solasaldi matematikoetan.

Demagun irakasle batek testuinguruan kokatutako egoera bat planteatzen duela, non eramanak dituen kenketa bat dagoen: 73 − 18. Bi ikaslek bakoitzak bere erara ebatzi dute kenketa: lehenengoak algoritmo bertikala erabili du, eta bigarrenak kenketa aldatu du 75 − 20 izateko eta eramanik ez izateko.

Irakasleak pentsa lezake ikasleek traizio egin diotela, bigarren ikasleak ez baitu algoritmo bertikala erabiltzeko beharrik eta irakasleak erabiltzea espero baitzuen. Baina har dezagun unetxo bat eta hausnar dezagun, eta konturatuko gara bigarren ikasleak, berez, ezagutza zabalagoa duela kenketaren inguruan: kenketaren propietateak eta kenketan parte hartzen duten prozesuak ondo ezagutzen ditu, eta, horri esker, kenketa modu eraginkorrean ebatzi du. Ikaslea malgua izan da eta erakutsi du kenketa beste era batera ebatz dezakeela: erabakitzeko gaitasuna du.

Irakasleak solaserako aukerak eskaini behar ditu, askotariko estrategiak bildu, eta horiek saritu; ikasle guztien jardunbide egokiak txalotu behar ditu, eta arrakastatzat hartu, maila desberdinetan egon arren. Horrela, ikasleak askeago sentituko dira eta probak egitera, loturak ezartzera, gauzak modu batera baino gehiagotara praktikatzera… animatuko dira.Rol del docent

Innovamaten, hori gertatzeko moduko testuinguruak sortzen laguntzen diegu irakasleei. Ulertzekoa da halako egoeretan irakaslek segurtasun falta sentitzea, nolabaiteko kontrol falta, batez ere klasea egiten duten lehen aldia bada; normala da, baita ere, saioa behar bezala prestatu ez dutela sentitzea, edo, are gehiago, nahikoa matematika ez dakitela pentsatzea… Gidez gain, irakasleek Innovamateko aholkulari bat dute bidelagun, eta haiek argi esaten dute: matematika ikasteko modurik onena matematika irakastea da. Irakastea ikasteko beste bide bat da.

Prozesu matematikoak eta 4 arrakasta-adierazle

Matematikako curriculumak dagoeneko aurreikusten du matematika ikastea ez dela ezagutzak barneratze kontua soilik, baizik eta matematika pentsatzeko modu bat ere badela.

Hauek dira matematikako ikasgelan ematen diren arrakasta-irizpide batzuk:

Blogeko artikulu honekin, zuen eguneroko irakasle-jardunari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituztegu. Gustura jasoko ditugu zuen iruzkinak!

  • Cecilia Calvo

    Cecilia Calvo Matematikan lizentziaduna da Uruguaiko Errepublikako Unibertsitatean (Udelar), eta Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktikan doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). 30 urtetik gorako ibilbidea dauka irakasle gisa, eta gaur egun matematikako irakaslea da Galí Bellesguard eskolan. Horrez gain, irakasleentzako matematikako formakuntza-saioak ere eskaintzen ditu, eta Innovamaten kolaboratzaile ere bada.

  • Laura Ansorena

    Ikasketaz arkitektoa, eta erabateko bokazioz irakaslea. Gauza ederrak eta benetakoak gustatzen zaizkio, hala nola matematika. Gaur egun, matematikako, marrazketa teknikoko eta diseinuko irakaslea da Aula Escola Europea ikastetxean. Irakasle izateaz gain, Innovamateko didaktika-sailarekin lankidetzan aritzen da.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.