Skip to content

Haur hezkuntzarako sasoiko jarduerak

Rutinas infantil

Hemen jarduerak aurkituko dituzu Tailer edo Espazio forman, ikasleekin denboraren joana eta bere ezaugarri zehatzak lantzeko.

Zer dira errutinak haur hezkuntzan?

Segur aski ezagun izango zaizu: ikasgelara sartu eta beti leku berean uzten ditugu gauzak, zirkuluan esertzen gara eguna errutina batzuekin edo asanblada moduko batekin hasteko, egunero ordu berean gosaltzen dugu, talde gisa erritu berezi bat dugu, kanpoan ibili ostean lasaitzeko abesti bat kantatzen dugu…

Haur hezkuntzako etapan eguneroko bizitzako uneak erabiltzen ditugu haurren ikaskuntzak elikatzeko. Une horiek errutinak dira: gure eguna egituratzen duten une errealak. Loris Malaguzzik dioen moduan, «gauza errealak egiten badira, haien ondorioak ere errealak dira»; hau da, ikasgelako egunerokotasunean sortzen diren gertaeren eta esperientzien bidez, haurrek erantzun errealak ematen eta ondorio errealak ateratzen ikasten dute.

Zergatik dira errutinak garrantzitsuak haurrentzat?

Agian, zure buruari galdetuko diozu zergatik diren hain garrantzitsuak une horiek, batez ere, Haur Hezkuntzan. Erritmo, errutina edo errepikapen kontzeptuak funtsezkoak dira haurrentzat autonomia garatzeko, lasaitasuna sortzeko eta aurreikusten ikasteko. Gela bakoitzak bere momentuak ditu, egunero eta modu berean gertatzen direnak. Adibidez, trantsizio une bat errazten duen abesti bat, eguna hasteko errutina bat, gosaltzeko ordu eta ohitura zehatz bat, etab.

Horregatik, une horiek helduleku bihurtzen dira: zer egingo dugun aurreikusten eta espazioa eta denbora egituratzen laguntzen digute, eta horrek ulermena eta segurtasuna ematen dizkigu.

Kutsu matematikoa duten errutinak

Innovamaten garrantzi handia ematen diegu eguneroko bizitzako une horiei, “Ikasgelako bizitzari”. Horregatik, espazio horietan begirada matematikoa lantzen jarraitzeko adibideak eskaintzen dizkizugu, eta, batez ere, nola egin dezakegun modu bizigarri eta esanguratsuan. Jolas laburren baliabideak asmatu ditugu trantsizioetan erabiltzeko, baita adibide zehatzak ere, une jakin batzuk erabiltzeko (adibidez, goizean ikasgelara iristean) galdera matematikoak egiteko. Eta, gainera, eduki matematikoa duten ipuin batzuk ere gomendatzen dizkizuegu ikasleei irakurtzeko.

Baina, zer gertatzen da beste erritmo mota batzuekin? Adibidez, asteko edo urteko erritmoarekin. Egutegia lantzen dugun unea denboran kokatzen laguntzen digun errutina baten adibide ona da, eta oso garrantzitsua etapa honetan. Adibidez, hilabete hasieran eta amaieran gure egutegian ageri denaren inguruko solasaldiak bultza ditzakegu: «Ba al dago egun berezirik? Jaiegunak, eskolan egingo dugun ekitaldiren bat…», «Norbaiten urtebetetzea izan da/izango da?». Horri esker, egutegian agertzen diren zenbakiei buruz hitz egin dezakegu, eta galdera aberatsak sortu, estrategia matematikoak erabiliz erantzuteko.

Baina, horrez gain, urteko erritmoak naturarekin bat egiten laguntzen digu, eta inguratzen gaituen mundua ulertzen. Oso ohikoa da eskoletan urtaroen etorrera ospatzea, eta une horiek modu ezberdinetan eta bakoitzak bere erara eta bere errituekin egitea.

Beraz, zein da gure eskaintza? Jarraian, jarduera batzuk proposatzen dizkizugu Tailer edo Espazio forman, ikasleek denboraren joana hobeto ulertzeko eta horren ezaugarri zehatz batzuk lantzeko. Hementxe dituzu!

Probatu Innovamat 30 egunez.

Innovamateko konturik ez baduzu eta jarduera hauek egin nahi badituzu, probatu proposamena doan 30 egunez.

HH3, HH4 eta HH5eko neguko jarduerak.

Udaberria

HH3 – Udaberria 

HH4 – Udaberria

HH5 – Udaberria

Liburuaren eguna ospatuko dugu ikasgelan!

Praktikatu zenbakien grafia

Grafismoa

HH3 – Grafismoa

HH4 – Grafismoa

HH5 – Grafismoa

  • Judith Fábrega

    Matematikak maite ditu, eta Haur Hezkuntzako irakaslea da bokazioz. Haur Hezkuntzan lizentziaduna UABn eta matematika eta zientzien didaktikan doktorea UABn. Irakasle bisitariak programari esker, Estatu Batuetako haur-eskola elebidun batera joan zen irakasle. «Haur Hezkuntzako ikasgela batean sartzen naizenean sentitzen dudan magia-sentsazioa ez da inoiz joaten». Innovamatek horretarako aukera ematen dit: haurtzaroari buruz dugun ikuspuntua aldatzeko, matematikatik hasita!

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.