Skip to content

Galdera matematika-ikasgelan

pregunta matemàtiques

Konturatu al zarete? Zerbait aldatzen ari da: ikasleak, ikasleek ikasteko duten modua, ezagutzarekin nola erlazionatzen diren… Eraldaketa horretan irakasleak duen rola ere aldatzen ari da. Eta aldaketaren parte izateak sortzen duen bertigoaren eta ilusioaren artean, errealitatea dago: beti gertatu izan da hori, gizartea eskola baino azkarrago aldatu izan baita beti. Baina, oraingoan, zerbait ezberdina da. Azkar ez bagabiltza, ikasleen munduaren eta eskolen arteko arrakala hainbeste handituko da, ezen ez baita atzera bueltarik egongo. Dagoeneko gertatzen ari da. Ikasle askorentzat eskola egunero sei ordu ematen dituzten lekua da, parentesi bat haien bizitzan: etxean egiten dutenetik, sare sozialetatik eta Youtubeko hezkuntzatik at dagoen lekua. Gauzak beren errealitatetik deskonektatuta ikasten dituzten lekua.

Baina, ea, ikus dezagun. Nondik dator hori guztia? Lehenik eta behin, informazioa biltzea ez da baliagarria jada. Eta hori ere ez da berria. Argazkilaritza asmatu zenean, margolanen inguruan honako galdera hau piztu zitekeen: orain, zertarako balio dute? Bada, Internetekin, nahi beste informazio dagoenez (edo desinformazioa) eskolek galdera bera planteatu beharko lukete: zertarako balio dugu?

Berdin kalkulagailua asmatu zenean. Uste duzue matematikariek haien buruari ea zertarako balio zuten galdetu ziotela? Bada, ez, noski! Bazekitelako matematikekin aritzea eragiketak egitea baino askoz gehiago zela.

Beraz: eskola jada ez bada datuak ematea eta biltzea (datu horiek guztiak sarean daudelako), eta matematika ez bada eragiketak ebaztea, (horretarako kalkulagailuak ditugulako), eta artea jada ez bada errealitatea erretratatzea (hori argazki-kamek egiten duelako)… Zer da, orduan, eskola?

Badirudi paradoxa galderan dagoela! Eskolak, matematikako klaseak, artea… Galderak egitea baita!

Zertarako balio du internetek, ez badakit zer galdetu behar diodan? Desinformazioan erori gabe, nik nahi dudan informazioa aurkitzeko galdera onena nola egin ez badakit? Zertarako balio du kalkulagailuak, ez badakit zein diren esku artean ditudan datuak? Edo ez badakit erantzun zuzena jasotzeko egin behar dudan galdera zein den? Eta artearen inguruan: errealitate objektiboki eta ahalik eta modu fidelenean irudikatu nahi badut, argazki bat aterako dut. Baina beste galdera bati erantzuten dion obra bat nahi badut? Adibidez: nola sentitzen naiz? Nola ikus dezaket errealitatea beste modu batera? Galdera aldatzeari esker, hainbat mugimendu agertu ziren, besteak beste, inpresionismoa, espresionismoa edo kubismoa.

Hori da, funtsean, irakasleak Innovamaten egiten duena. Galdera onak egiten ditu, eta ikaslea motibatzen du galderak egiten jarrai dezan. Ikasgelan, lehenik eta behin, erronka bat planteatzen dugu. Ikasleek lehenengo hipotesiak planteatzen dituzte. Gero, manipulatu egiten dute. “Eskua adimenaren organo betearazlea da”, zioen Maria Montessorik. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan manipulatzen dugu, kognitiboki oso garrantzitsua baita gorputza eta garuna konektatuta egotea. Gero, ikasleek hitz egin eta azalpenak ematen dituzte. Ezeztatu, berretsi, eta kontrastatu egiten dute. Estrategia desberdinak hartzen ditugu kontuan, toki berera iristeko bide desberdinak. Gertatutakoaren erregistroa uzten dute, ondorioaren eta jada frogatuta dagoenaren balioa nabarmentzeko modu gisa. Eta momentu hori oso garrantzitsua da. Horregatik, koadernoek oinarrizkoak izaten jarraitzen dute. Idaztearen ekintza, erregistro bat uztea, ikaskuntzaren atal nagusietako bat baita. Behin ikasleek aieruak egin, manipulatu, hitz egin eta erregistratu dutenean, orduan da praktikatzeko unea.

(Matematikan praktikatzeak duen garrantziari buruz gehiago irakurri nahi baduzu, artikulu hau irakur dezakezu).

Hala ere, aipatutako guztiak ez du ezertarako balioko aurretik galderarik ez badago. Badakigu ezagutzak ikasleak oraindik egin ez dituen galderei erantzuten badie, ez dela ikaskuntzarik izango. Eta hori da, hain zuzen ere, irakaslearen rola: ikasleari hazteko beharrezko dituen galderak egiten laguntzea, eta erantzunak aurkitzeko gidatzea.

  • Verónica Sánchez

    Pompeu Fabra Unibertsitatean Giza zientziak eta Kazetaritza ikasi ditu. Literatura klaseak eman ditu Bartzelonako eta New Yorkeko institutuetan. Gaur egun, irakaskuntzan eta curriculum-koordinazioan dabil L’Horitzó ikastetxean (Bartzelona), eta El viaje de Sam saileko gidoiak idazten Innovamaten. 2014an Carlemany saria irabazi zuen Coses que no podrem evitar (Columna) gazteentzako eleberriarekin.

Recent posts

Subscriu-te al butlletí

Rep totes les nostres novetats i continguts exclusivament al teu correu.