Skip to content

7.000 irakaslek baino gehiagok jaso dute formakuntza Innovamaten bira didaktikoan

formacions didàctiques Innovamat

Erronka handi bati aurre egin diogu! Ekainean, uztailean eta abuztuan lurralde osoan zehar ibili ginen, eta 8.000 irakaslek baino gehiagok matematikaren didaktikaren inguruko formakuntzak jaso zituzten. Ilusio handia egin digu berriz ere zuekin elkartzeak, eta bizitako esperientzia oso atsegina izan da.

Azken hiru hilabeteetan 60 herrialdetako 5 leku baino gehiagotan izan gara. Eskerrak eman nahi dizkiegu ateak ireki dizkiguten eta formakuntzak beren instalazioetan egiteko aukera eman diguten 100 ikastetxeei. Zuek gabe, bira didaktiko hau ez zen posible izango!

Innovamaten bira didaktikoa: matematikaren didaktikako formakuntza presentzialak

Innovamaten etengabeko formakuntza oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Ikasturtean zehar mintegi, hitzaldi eta ekitaldi ugari egiten ditugu, irakasleek tresnak izan ditzaten konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza sustatzeko eta ikasgela kudeatzeko, bai Innovamat lehen aldiz erabiliko dutenentzat, bai aspalditik bidelagun ditugunentzat. 

Formakuntza garrantzitsuenetako bat ikasturte hasierakoa da. Izan ere, oso une erabakigarria izaten da irakasleei proposamena inplementatzen laguntzeko, didaktikaren oinarrietan sakontzeko eta konpetentzietan oinarrituta ikasteari buruzko ikuspegia sendotzeko.

Ikasturte hasierako formakuntza presentzialki egin ahal izan dugu aurten. Pandemia zela eta, 2019tik ezin izan dugu elkar ikusi. Gure talde didaktikoa buru-belarri aritu da formakuntzak prestatzen etapa guztietarako esanguratsuak izan zitezen. Eta ikasi eta bizi izan duguna zoragarria da!

Hona hemen formakuntzetan landutako zenbait ideia laburbilduta:

Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzako formakuntzak oso aberasgarriak izan ziren eta jende askok hartu zuen parte. Ikasgelan Innovamat erabiltzen duten irakasleen bizipenetan eta adibideetan oinarritu ginen gure hezkuntza-proposamenaren dinamiketan murgiltzeko. Bestalde, “Espazioa eta formablokearen ikasketa-ibilbidea ikusi genuen bi eta hiru dimentsioko irudien bidez, baita nola has gaitezkeen prozesu hori modu sekuentziatuan sartzen tailerretan.

Gainera, jarduera aberatsak nola kudeatu ikasgelan ikusi genuen, eta irakasleok jolasteko orduan ikasteko aukerak sustatzeko erabil ditzakegun estrategiak azpimarratu genituen: zer-nolako galderak egin ditzakegun, zer material erabil dezakegun, ikasleen artean sortzen diren solasaldiak nola aberastu…

Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza Lehen Hezkuntzan

Bitan banatu genituen Lehen Hezkuntzako formakuntzak. Lehena duela gutxitik Innovamat erabiltzen duten irakasleei zuzenduta zegoen. Bertan, “Zenbaketa eta kalkulua” blokearen ibilbide didaktikoa errepasatu genuen, edukiak modu sekuentzialean aurkeztearen garrantzia ulertzeko.

Bigarren formakuntza, berriz, aspalditik Innovamat erabiltzen duten irakasleei zuzenduta zegoen, eta pentsamendu biderkatzailean sakondu genuen. Horretarako, hainbat jarduera egin genituen sekuentzia didaktikoa eraikitzeko.

Azkenik, bi formakuntzetan geometriako eta algebra aurreko jarduera aberatsak egin genituen, ikasteko aukerak aztertzeko eta konpetentzietan oinarrituta ikastea zer den ikusteko.

Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza Bigarren Hezkuntzan

Bigarren Hezkuntzako formakuntzan, ikasgelan konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza sustatzeak zer-nolako aldaketak dakartzan hausnartu genuen. Horrez gain, irakaslearen zereginean jarri genuen arreta: nola lagun dezake irakasleak trebetasunak lantzen, hala nola pentsamendu kriktikoa eta analitikoa lantzen? Gainera, aljebraren ibilbidean sakondu genuen, eta lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ekuazioak nola ebatzi ikusi genuen.

Baina formakuntzak hori baino askoz gehiago izan ziren! Ikasgelan jarduera aberatsak nola kudeatu jakiteko, kasu praktikoetara jo genuen, eta irakasleak ikasle bihurtu ziren egun batez. Guztiek parte hartu zuten erronketan. Baita ere, ikusi genuen nola joan gaitezkeen ikasgelan ezagutzak barneratzen eta aztertzen eztabaidak sortuz, galdera estrategikoak eginez, akatsak onartuz eta, batez ere, matematikaz gozatuz!

Bira didaktikoaren erronka matematikoak!

Innovamaten asko hausnartu genuen bira didaktiko hau nola egin, irakasle guztientzat inspiratzailea eta zirraragarria izan zedin. Horregatik, Innovamateko talde didaktiko osoak diseinatu zituen formakuntzok.

Eta ez hori bakarrik! Erronkekin gozatzen, deskubritzen eta ondorioak ateratzen ikusi nahi zintuztegun. Horrela sortu zen edalontzi matematikoa, eta bisitatu ditugun txoko guztietan izan dugu lagun.

Asko baloratzen dugu formakuntzetara joateko ahalegina egin izana.

Innovamatetik eskerrak eman nahi dizkizuegu jardunaldietara etorri zareten irakasle guztioi. Zoragarria izan da zuekin topo egin ahal izatea eta inpresioak eta bizipenak partekatzea. Formakuntzekin jarraituko dugu! Eskerrik asko egun batez ikasle izateagatik eta proposatu dizkizuegun jarduera zoro guztietan parte hartzeagatik!

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez, bizipen honen parte izateagatik. Ikasturte zirraragarria dugu aurretik. Ekin diezaiogun!

Ezagutu nolakoa izan den Innovamaten bira didaktikoa mundu osoan

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.