Skip to content

Familien web-mintegiei buruzko ohiko galderak

Innovamat familientzat

Urrian zehar laguntza-formakuntzak egin genituen Innovamateko familientzat. Formazioetan erantzun ezin izan genituen galdera asko sortu ziren, zuzenekoak zituen mugak zirela eta. Baina guztiak jaso genituen! Gehien errepikatu zirenak bildu eta gure blogean erantzun ditugu.

Zer da Innovamat?

Innovamat 2017an jaio zen, ikasgelan gaitasunetan oinarritutako matematikak lantzeko zegoen gizarte eta hezkuntza beharrei erantzuteko. Matematikak modu egituratuan irakasteko eta ikasteko proposamen bat gara, baina hori modu malguan egin nahi dugu, jarduera ugarirekin; matematikari buruzko ezagutzak manipulazioaren, esperimentazioaren eta elkarrizketaren bidez eraiki nahi ditugu.

Gure helburua matematika-ikasgela eraldatzea da. Horregatik, eskolekin harremanetan gaude etengabe, eta Innovamatek munduko leku ezberdinetako ikasle eta irakasleen egunerokoa nola aldatzen duen ikusten dugu.

Nola lagun diezaioket etxetik nire semeari/alabari?

Kontuan izanda irakasleak direla arlo honetako hezitzaileak, oso garrantzitsua da haiei galdetzea zein den zure semeari/alabari laguntzeko modurik onena. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da eskolarekin hitz egitea.

Bideo batzuk prestatu ditugu Innovamaten ikasleekin ikasgelan erabiltzen ditugun kalkulu-estrategia batzuekin. Ikasleak ikasgelan estrategiok deskubritu eta landu ondoren, etxean praktikatu eta sendotu ditzakezue.

Zergatik ez dituzue erabiltzen guk erabiltzen genituen eragiketak?

Eragiketa aritmetikoak idatziz adierazteko modu tradizionalak mekanizazioa eta errepikapena eskatzen zuen emaitza zuzena lortze aldera, egiten genuenaren esanahia ulertu gabe. Lehen beharrezkoa zen emaitza mekanikoki eta azkar lortzea. Orain, aldiz, gure helburua egiten ari garena ulertzeko aukera ematen duten eta gardenagoak diren beste estrategia batzuk aurkitzea eta lantzea da; horrela, ikasleen matematikarako gaitasuna garatzen dugu eta ikasketa-erritmoak errespetatzen ditugu.

Zergatik egiten du Innovamatek pantailen aldeko hautua?

Innovamaten teknologiaren erabileraren aldeko apustua egiten dugu (hezteko helburuarekin), baina bere neurrian, noski. Astean minutu batzuk eskaintzen dizkiogu App-ari ikasleek sistematikoki praktika dezaten.

Pantailak gure bizitzaren parte dira, eta gaitasun digitala XXI. mendeko erronketako bat denez, beharrezkotzat jotzen dugu ikasleek pantailak kontzienteki eta neurriz erabiltzea.

Bestalde, tresnok ikasketa pertsonalizatzeko aukera ematen digute, ikasle bakoitzaren mailara egokitzen baitira.

Nola lantzen dira matematikak Innovamatekin?

Innovamaten ulertzen dugu garrantzitsua dela matematikak ikasleek ulertzeko moduan lantzea, modu esanguratsu eta eraginkorrean, gero aplikatzeko gai izan daitezen. Horregatik ditugu zenbaketa eta kalkuluarekin, geometria eta espazioarekin, logikarekin, neurriarekin eta estatistika eta probabilitatearekin lotutako kontzeptu matematikoak, ikasleek apurka-apurka deskubri ditzaten manipulatzeko materiala erabiliz, eta arakatu, ulertu eta aplika ditzaten.

  • Eraikiz eta deskubrituz ikasten dugu, matematika saio dinamiko eta manipulatiboen bidez.
  • Mekanizaziotik aldendu eta hainbat estrategia garden erabiltzen ditugu.
  • Hausnarketa, sormena eta matematikarekiko maitasuna bultzatzen ditugu.

Ba al duzue frogarik zuen "metodoak" funtzionatzen duela esateko?

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Innovamat ez dela metodo bat: ikasgela bakoitzeko errealitatera egokitu daitekeen proposamen malgua da, matematikak modu irekian ulertzen baititugu.

Horrez gain, gure oinarri teorikoak matematikaren didaktikaren arloko abangoardiako ikerketetatik abiatzen dira. Haien xedea da, batetik, ikasleek matematika modu esanguratsuan ulertzea eta barneratzea, eta bestetik, ezagutzak oinarritzea.

Gure proposamenaren atzean matematikaren didaktikako doktoreak daude, beren karreraren zati handi bat ikerketa akademikoari eskaini diotenak matematikak gaitasunetan oinarrituta irakatsi eta ikasteko. Baina zer da “gaitasunetan oinarrituta ikastea”? Hezkuntza Sailak ikaskuntza-jarraibideak ezartzen ditu; edukiei ez ezik, ikaslearen abileziei (gaitasunei) ere ematen zaie garrantzia.

Gaitasunetan oinarrituta lan egitearen helburua, lehen esan bezala, zera da: ikasleak arlo honetan bere gaitasunak garatzeko behar dituen abileziak eta prozesu matematikoak detektatzea eta sustatzea. Horrez gain, abantaila da ikasle bakoitzaren heltze-erritmoa errespetatzen duela.

Gaitasunetan oinarrituta lan egiteko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan.

Zer gertatzen da, eskolan Innovamat egin ondoren, institutuan ez dutenean proposamenarekin jarraitzen?

Curriculum-proposamena da, hau da, proposamenak indarrean dagoen lege-esparruan eskatzen diren eduki guztiak lantzen ditu eta, horrez gain, gomendatutako orientabide metodologikoei jarraitzen diegu. Zentzu horretan, ez luke arazorik egon behar DBHrako trantsizioan, eta berdin HHtik LHra igarotzean.

Nolanahi ere, gure proposamenak barne hartzen ditu HHtik DBHrainoko etapak; horrenbestez, derrigorrezko hezkuntza osoan zehar ikastetxeko didaktika-lerroa mantentzen da.

Nola ebaluatzen da Innovamaten?

Innovamat curriculum-proposamena denez, Hezkuntza Sailaren jarraibideak hartzen ditu kontuan ebaluatu ahal izateko. Lege berriarekin, ebaluazioa ikasleen gaitasunetan zentratzen da, beraz, ikuspegia aldatzen da. Edukiak ez ezik (ikasleak zenbatzen dakien, adibidez) gaitasunak edo tartean diren prozesu matematikoak ere hartzen dira kontuan.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.