Skip to content

Familiei azaltzeko Lehen Hezkuntzako eduki matematiko batzuk

Contenidos familias matematicas

Badakigu zuen seme-alaben ondoan egon nahi duzuela haiek matematikak ikasten eta deskubritzen ari direnean. Badakigu, baita ere, batzuetan harritu egiten zaituztetela ikasgelan erabiltzen ditugun arrazoiketek, lehen beste modu batera ikasten zelako.

Horregatik, matematikako saioetan zer gertatzen den azaldu nahi dizuegu. Ikasleen bizitzan oso garrantzitsuak zarete, eta ezinbestekoa da denok elkarlanean aritzea. Artikulu honetan etxean laguntzeko ideia batzuk eskaintzen dizkizuegu.

Etxean matematika ikasten laguntzeko ideia batzuk

Matematika irakasteko eta ikasteko moduak aldatu egin dira, eta irakasleek oso ondo dakite hori. Gako guztiak ezagutzen dituzte matematika ikasteko modua esanguratsua izan dadin, eta ikasleek galderak badituzte, lehendabizi irakasleengana jo beharko lukete zalantzak argitzera.

Dena den, badakigu etxean ere galdera asko sortzen direla, batez ere, haurrek klasean zer egin duten kontatzean edo etxerako lanen bat egin behar dutenean. Hori dela eta, artikulu batzuk argitaratu ditugu ikasleek gelan lantzen dituzten edukietako batzuk jorratzeko. Halaber, edukiak zergatik lantzen ditugun modu horretara azaltzen dizuegu artikuluotan, eta etxean laguntzeko ideia batzuk ematen dizkizuegu.

Lehen Hezkuntzarako:

Gure ustez, matematika ikastea eragiketak egitea eta prozesuak mekanizatzea baino askoz gehiago da. Matematika, batez ere, dedukzioetan oinarritzen den zientzia da, eta ziur gaude zuen seme-alabak gai direla ereduak behatzeko, loturak egiteko eta hipotesiak formulatu eta frogatzeko, baita horien baliozkotasuna ziurtatzeko eta arrazoiak bilatzeko ere.

Artikuluak lagungarri izatea espero dugu!

  • Laura Ansorena

    Ikasketaz arkitektoa, eta erabateko bokazioz irakaslea. Gauza ederrak eta benetakoak gustatzen zaizkio, hala nola matematika. Gaur egun, matematikako, marrazketa teknikoko eta diseinuko irakaslea da Aula Escola Europea ikastetxean. Irakasle izateaz gain, Innovamateko didaktika-sailarekin lankidetzan aritzen da.

Azken sarrerak

Eman izena Newsletterrean

Jaso gure berriak eta eduki guztiak zure helbide elektronikoan.